1. ALDAKETA BIZITZAREN BEREZKO GAUZA DA
• Aldaketaren ideia hertsiki lotua dago bizitzarekin zerikusia daukan guztiarekin: EBOLUZIOA, ERALDATZEA, ERREFORMAK, EGOKITZAPENA, BERRIKUNTZA, BIHURTZEA…
• Hitz horiek guztiak ALDAKETAK adierazteko era desberdinak dira, alegia, honako hauetan gertatu diren edo gertatzen ari diren aldaketak: naturan, espezieetan, unibertsoan, energian, kliman, eguraldian, ohituretan, ideietan, balioetan, sentimenduetan, proiektuetan, jokabideetan, erakundeetan, legeetan,
zibilizazioetan, erlijioetan, elizetan… PERTSONETAN.
• Bizitza DINAMIKOA da, eta pentsatzen jartzen bagara nola eraldatu diren organismo sinpleenak konplexuenetaraino, gizakiraino, esate baterako, milioika urteko prozesuak izan direla aurkitzen dugu. Ohar gaitezen, adibidez, zer nolako aldaketak gertatu diren bizi forma berriak ahalbidetu dituzten mutazio
genetikoetan.
• Gogora dezagun, era berean, Lavoisier kimikariaren printzipio ospetsu hura: “MATERIA EZ DA EZ SORTZEN EZTA DAUSEZTATZEN ERE, ERALDATU BAKARRIK EGITEN DA”.
• Edo errepara dezagun nola aldatzen den har bat, METAMORFOSIAREN bidez, tximeleta zoragarri bihurtzeraino.
2. ZERGATIK ALDATU?
3. ZER ALDATZEN DA PERTSONENGAN?
...
Lotura bertatik materialetara sar zaitezke: